Haurrentzako ipuin kontatze saio berria ingelesez
Abenduaren 13an, larunbatean, Liburutegiak antolatuta, ingelesezko beste ipuin kontatze saioa izango da. 'Story time' saioaren izenburua "Stories that Cheer, Keep You Near!” izango eta 2016 eta 2021 urteen artean jaiotako umeentzat da aproposa. Ipuin kontalaria Annie Funny izango da.
Jarduera liburutegian izango da, 17:30ean da eta sarrera doakoa. Bertara joan ahal izateko, aldez aurretik erreserba egin behar da 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bat bidaliz (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, non izena, abizenak, haurraren adina eta telefono zenbakia adieraziko diren. Datu hori jardueraren arduradunari emango zaio, edozein gorabehera gertatuz gero familiekin harremanetan jartzeko aukera izan dezan. Plazak inskripzio-hurrenkeraren arabera esleituko dira.
“Story Time” ipuin-kontze saioen helburuak ahozko tradizioaren bidez irakurzaletasuna sustatzea eta ingelesa modu ludiko batean ikastea dira.
Haurrak ipuin-kontalariaren saioaz giro lasaian eta etenik gabe gozatu ahal izateko, garrantzitsua da puntualtasunez iristea, behin jarduera hasita, ez baita aretora sartzen utziko.
Lotutako albisteak
Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako
Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango