I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

01.12.25
Hezkuntza
Erakundea
Gizartea
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da

Herriko I. Gabonetako Postal Lehiaketak badu irabazlea. Saritutako lana Isabella Valencia Jaramillo neskatilarena da, San Pelayo Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikaslearena. Beatriz Gamiz alkateak saria eman zion ostiralean, aurtengo Gabonetako argiztapena pizteko ekitaldian baitan. Ikasleak aurtengo argiak piztu ditu.

Lehenengo postal lehiaketa honetara herriko ikastetxeetako ikasleen hogei bat proposamen aurkeztu dira. Lan sarituak Gabonetako zuhaitza erakusten du, txano gorridun hartz txiki batekin eta zorion-mezua lau hizkuntzatan.

Postal hori alkatearen Gabonetako mezuaren euskarria izango da, eta Ermuko etxe guztietan jasoko da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako