Ikuspegi feministadun umore-tailerra Emakumearen Topagunean

18.04.23
imagen portada de folleto de escuela de empoderamiento
Berdintasuna
"Barrez lehertzen" ikastaroak 8 orduko dibertsioa eskainiko du geure buruaz barre egiten ikasteko

Ermuko Jabekuntza Eskolak tailer berri bat antolatu du asteburu honetarako. Ikuspegi feminista duen umorezko ikastaroa da, eta bertan emakumeak aztertuko dira hartzaile, objektu eta umore-sortzaile gisa. Hiru eremu horiek lantzeak generoak umorean duen eragina ulertzeko aukera emango die parte-hartzaileei.

Barrez lehertzen bizipen-tailerrak umorea jarriko du erdigunean, gure bizitzaren protagonista izateko tresna gisa, clown teknika desberdinetatik, jolasetik eta sentimenduen adierazpenetik, besteak beste.

Beatriz Egizabal Ollokiegik, ahozko narrazioan eta clown-ean trebatua, eta Paki Caballero Martinek, antzerkian, dantzan eta clown-ean trebatua, geure buruaz barre egiten ikasteko eta umorea gure bizitza ulertzeko moduaren parte izateko bidea erakutsiko digute. Prest zaude sudur gorria jarri eta bizi ditugun errealitateei umoretik beste ikuspuntu batetik begiratzeko?

Barrez lehertzen ikuspegi feminista duen umore-tailerra apirilaren 21ean, ostirala, eta 22an, larunbata, 10:00etatik 14:00etara burutuko da, Ermuko Emakumeen Topalekuan.

Izen-ematea zabalik dago eta 5 euroren truke egin daiteke Emakumeen Topalekuan edo 943 17 10 30 telefonoan.

Lotutako albisteak

Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara