Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

25.02.26
Erakundea
Gizartea
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean

Udalbatzak aho batez Manifestua onartu zuen bart iluntzean , Ermuko alkateak bultzatu duen ekimena. “Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal-manifestua” da, Udalak espazio publikoko bizikidetzarekin, askatasunarekin eta segurtasunarekin duen konpromisoa berresten duen testua.

Proposamenak udal talde guztien babesa jaso zuen,  alderdiek bat etorri ziren errespetuaren eta elkarrekiko zaintzaren kultura indartzeko premian; jaiak eta aisialdirako espazioak beldurrik, larderiarik eta jokabide diskriminatzailerik gabeko topaleku eta gozagune izan daitezen.
Manifestuak azpimarratzen duenez, indarkeria –fisikoa, hitzezkoa, sexuala edo sinbolikoa– “ez da jaiaren parte, eta espresuki arbuiatzen ditu jazarpena, umiliazioak, taldeko erasoak eta larderiazko edozein jokabide”. Era berean, Udalak Botere Judizialarekiko errespetua adierazten du, eta dagozkion jarduketen esparruan, neurriak har daitezela ziurtatzeko biktimek eta lekukoek bermeekin parte hartu ahal izango dutela prozeduretan, hertsapenik eta larderiarik gabe, haien intimitatea babestuz eta biktimizazio modu oro saihestuz.

Beatriz Gamizek azpimarratu duenez, “aho bateko akordio honek mezu zuzena bidaltzen du: Ermuan ez dago indarkeriarako ez gorrotorako lekurik. Pertsona guztiek askatasunez bizi eta gozatu ahal izango duten jaiak eta espazio publikoak nahi ditugu, eta horrek herritarren erantzun kidetasuna, prebentzioa eta erakundeen erantzun koordinatua eskatzen ditu”.

Osoko bilkuran onartutako testuaren edukia:

  • Udalak indarkeriarik gabeko jai eta aisialdi-guneekin duen konpromisoa adieraztea, errespetua, berdintasuna eta erantzun kidetasuna sustatuz.
  • Erasoen eta larderiazko jokabideen aurkako mezuak dituen udal kanpaina bultzatzea, arreta berezia jarriz indarkeria matxisten, LGTBIfobikoen, arrazisten eta gorrotozkoen prebentzioari, bai eta gazteen eta taldeen indarkeriari ere.
  • Jaietan prebentzio- eta laguntza-baliabideak indartzea, Berdintasuna, Gazteria, Gizarte Zerbitzuak, Kultura eta Herritarren Segurtasuna koordinatuz.
  • Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari koordinazio hobea eskatzea, gertakariak prebenitzeko eta erantzun eraginkorrak, proportzionalak eta pertsona guztien eskubideak errespetatzen dituztenak bermatzeko.
  • Jarraipenerako eta ebaluaziorako gune bat sortzea, udalaren eta gizartearen parte-hartzearekin, protokoloak eta kanpainak hobetzeko.
  • Herritarrei, erakunde antolatzaileei, klubei, ostalaritzari eta gizarte-eragileei dei egitea errespetuaren kultura sustatzeko, indarkeria baztertzeko eta, hala dagokionean, laguntza-baliabideak aktibatzeko.

Udalbatzaren Osoak partekatutako mezu batekin amaitzen du: “Ermuan guztiontzako lekua dago. Geure burua eta elkar zaintzen dugu. Ermuak argi eta ozen dio: gure jaietan, errespetua. Beti”.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik
Imagen
23.02.26
Liburutegiak haurrentzako tailer berria antolatu du eta izen-emateak ireki

'Natura zure eskuan' titulua du eta izen-emateak martxoaren 2ra arte zabalik