Irakurketa klubetan izena emateko epea zabalik
Udal Liburutegiak helduentzako euskarako, gaztelaniako, ingeleseko, frantseseko eta adimen emozionaleko irakurketa-klubetan parte hartzeko izena emateko epea ireki du.
Irakurketa-klubak 15 eta 20 pertsona arteko taldeetan literaturaz modu partekatuan gozatzeko jarduera dira. Parte-hartzaile bakoitzak liburutegiak emandako liburu bera irakurriko du aldez aurretik, eta, ondoren, taldea elkartu egingo da, iritziak trukatzeko, liburuko pertsonaiei, tramari eta gaiei buruz eztabaidatzeko, eta liburua idatzi zeneko testuingurua eta egilea hobeto ezagutzeko. Hori guztia literaturan aditua den pertsona batek dinamizatuko du, elkarrizketak gidatu eta irakurketa-esperientzia aberastuko duena. Adimen emozionalaren kluba, berriz, psikologo batek dinamizatzen du. Topaketa horiek irakurketaren inguruko elkarrizketarako, ikaskuntzarako eta sozializaziorako gune bihurtzen dira
Irakurketa klubek urrian ekingo diote jarduerari eta maiatzean edo ekainean amaituko da. Liburutegian egingo den adimen emozionaleko irakurketa kluba izan ezik, saio guztiak Lobiano Kultur Gunean izango dira.
Programazioa honako hau izango da:
· Euskarazko irakurketa-kluba: hilean behin, astelehenetan, 19:00etatik 20:30era.
· Gaztelaniazko irakurketa-kluba: hilean behin, asteazkenetan, 19:00etatik 20:30era.
· Ingelesezko irakurketa-kluba: astearte bat, bi hilean behin, 19:00etatik 20:30era.
· Irakurketa kluba frantsesez: ostiral bat bi hilean behin, 19:00etatik 20:30era.
· Komikiak irakurtzeko kluba: hilean behin, astearteetan, 19:00etatik 20:30era.
· Adimen emozionalaren irakurketa kluba: ostegunetan, 9: 30etatik 11:30etara, liburutegian.
Lehen irakurketak, urrirako aurreikusiak, honako hauek dira: Julen Apellaren "Sakelako bihotzak", euskarazko klubean; Isabella Hammaden "Entra el fantasma", gaztelaniazkoan; Zidrou eta Mai Egurzaren "El paseo de los sueños", komikigintzan; Philippe Claudelen "La nieta del señor Linh", adimen emozionalekoan; William Goldingen "Lord of the Flies", ingelesezko klubean; eta Amin Maaloufen "Léon L 'Africain", frantsesezkoan.
Izen-ematea eta parte hartzeko baldintzak
Jarduera doakoa da, baina plazak mugatuak direnez, aldez aurretik izena eman behar da parte hartu ahal izateko. Parte hartu nahi duten pertsona guztiek, nahiz eta aurreko denboraldietan parte hartu izan, irailaren 30era arte izena eman behar dute.
Izena emateko liburutegira deitu daiteke, 943179212 telefono zenbakira, edota whatsappez (https://wa.me/34943179212) zein emailez ( biblioteca@ermua.eus ) idatzi datu pertsonalak bidaliz (izen-abizenak, Liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa).
Plazak izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira, taldeak osatu arte, 2025-2026 ikasturtean bi huts egin zituzten pertsonen zerrenda aztertu ondoren.
Plazen kudeaketa egokia bermatzeko, pertsona bakoitzak matrikula bakarra egin ahal izango du klub bakoitzeko ikasturtean zehar.
Plaza lortzen dutenek ikastaroko saio guztietara joateko konpromisoa hartzen dute. Bi saiotara ez joateak plaza galtzea ekarriko du, itxaron-zerrendan norbait badago. Era berean, ikasturtean zehar bi huts-egite metatzen dituztenak jarduera bereko erreserba-zerrendara igaroko dira jarduera berdinean matrikulatzeko eskatzen duten hurrengo ikasturtean, eskainitako plazak baino izen-emate gehiago egonez gero.
Lotutako albisteak
Kultura Ministerioak gure liburutegiaren lana aitortu du, «Cuando la biblioteca acompaña no estás sola» izeneko hautagaitzari saria emanez
«Arratsaldean kontu kontari» programak hiru saio eskainiko ditu urritik abendura bitartean, 2018 eta 2023 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta. Parte hartzea doakoa izango da, baina aldez aurretik tokia erreserbatu beharko da
Liburutegiak haur eta familia irakurketa kluben beste edizio bat jarriko du abian. Ipuinez eta liburuez elkarrekin gozatzeko eta txikitatik irakurtzeko zaletasuna sustatzeko proposamena