‘Kantu Kolore’ konpainiak ‘Esna zaitez’ ikuskizuna taularatuko du Antzokian

20.10.23
La imagen muestra el cartel anunciador
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Larunbatean, arratsaldeko 5etatik aurrera. Sarrerak 4 €uro balio du

Kantu Kolore’ taldeak haurrentzako "Esna zaitez" ikuskizuna aurkeztuko du bihar Ermua Antzokian, arratsaldeko 5etatik aurrera. Antzezpena aproposa da 2 urtetik gorako haurrentzako eta familientzako. Sarrerak 4 euro balio du eta aurrez aurre eros dezakegu Lobiano Kulturgunean eta online Kutxabanken webgunean.

Kantu Koloreko protagonistak abentura berri batean murgilduko dira erronka handiari aurre egiten saiatzeko. Guztion artean mundu hobea eraikitzen irakatsiko digute. Gure planetaren kutsadura gero eta handiagoa da, plastikoen kutsadura handia da. Horren inguruko sentiberatasuna areagotzen saiatuko dira, guztion artean lurra salba dezagun. Horretarako, ikusleekin elkarreraginean arituko dira eta ikuskizunean parte hartuko dute, arazo handi honen inguruan hausnarketa egin dezagun eta konponbidea eman diogun denon artean.

Dantza eta dinamismoz beteriko musikala, argiez eta entretenimenduz jositakoa, familiak gozaraziko dituena eta, aldi berean, garapen iraunkorra lortzeko helburua betetzen lagunduko duena...

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin