Imagen
Koadernatzen ikasteko tailerra antolatu du Kultura sailak
17.09.25
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Interesa duten 18 urtetik gorako pertsonentzat izango eta urrian egingo da Lobianon
Udal Kultura sailak ikastaro berri bat iragarri du; koadernatzeko teknika ikasteko. Interesa duten 18 urtetik gorako guztiei zuzendutako ikastaroa da eta Lobiano Kulturgunean emango da urriko astelehenetan, 18:30etatik 20:30etara bitartean. Gehienez 15 parte-hartzailerentzako lekua dago ikastaroan, horrek 8 ordu iraungo duelarik; bi ordu urriaren 6, 13, 20 eta 27an, astelehenetan.
Izen-ematea bihar, irailak 18, irekiko da, taldea partaidez bete arte. Ikastaroak 25 euroko prezioa du oro har, eta 22,5 eurokoa ikasle, erretiratu, langabetu eta gazteentzat. Deskontuari heldu ahal izateko, parte-hartzaileek aurreikusitako egoeraren batean daudela egiaztatu beharko dute: Lanbideko txartelak eta/edo Gazte Txartela.
Lotutako albisteak
Imagen
13.01.26
Ermua Antzokiak aste honetan ‘La Asistenta’ eta ‘Me has robado el el corazón’ proiektatuko ditu
Zineklubean ‘Kontinental’25’ eta haurrentzako saioan ‘Bob Esponja’ eskainiko ditu
Zineklubean ‘Kontinental’25’ eta haurrentzako saioan ‘Bob Esponja’ eskainiko ditu
Imagen
13.01.26
Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak matrikula berrirekiko du
Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako
Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako
Imagen
13.01.26
Xake ikastaroa egingo da Gaztegunean
Interesa duten 13 eta 17 urte bitarteko gazteek izena online eman dezakete hilaren 20ra arte
Interesa duten 13 eta 17 urte bitarteko gazteek izena online eman dezakete hilaren 20ra arte