Odol-emaileentzat hitzordua

20.02.25
Gizartea
Autobusa Bizkaiko Etorbidean izango dugu gaur bederatziak eta laurdenetatik ordu 2etara eta lau eta erdietatik iluntzeko bederatzietara bitartean

Odol Emaileen Elkarteak odola emateko saio berria antolatu du eta ostegun honetan izango dugu aukera berrihttps://donantesdesangre.eus/eu/non-emana goizeko nahiz arratseko ordutegian. Autobusa Bizkaiko Etorbideko 14an kokatuko da, goizez bederatziak eta erdietatik ordu 2etara eta arratsaldez lau eta erdietatik iluntzeko bederatzietara bitartean.

Herriko odol-emaileak jakinaren gainean daude jada, deialdi bakoitzeko SMS eta e-posta bidezko mezuak jasotzen baitituzte.

Gaur egun, odola ematea da modu bakarra gure osasun-sistemak ondo funtzionatzeko beharrezkoak diren odol-osagaiak lortzeko (hematiak, plaketak eta plasma).

Hurrengo txandak kontsultatzeko, ikus elkartearen webgunea.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza