Olentzero eta Mari Domingi Ermura bidean dira... Bizkaibusen!

14.12.23
Kultura eta Gazteria
Bikotea "Gabonak Bizkaibus Tour 2023-2024" birarekin iritsiko da Ermura datorren asteazkenean, abenduak 20

Bizkaibusen autobus pertsonalizatu bat probintziako hogei bat udalerritan barrena dabil egunotan, herritarrei, oro har, eta haurrei, bereziki, euren Gabonetako pertsonaia gogokoenak hurbiltzeko. Gabonak Bizkaibus Tour 2023-2024 bira Ermuan izango da datorren asteazkenean, abenduak 20, eta Olentzero eta Mari Domingi ekarriko dizkigu bisitan. Horrela, jai-giroko esperientzia gogoangarria sortuko dute bertaratzen diren pertsona guztientzat.

Orbe Kardinala plazan kokatuko da bikotearen autobusa 17:30etik 20:30era. Ikazkina eta artzaina herrira iristen direnean, autobusaren alboetatik agertoki apaindu bat irekiko da, gabon kanten musikarekin eta koloretako argiekin lagunduta, Gabonetako giro magikoa sortzeko.

Plazara hurbiltzen diren haurrak autobusean sartu ahal izango dira Olentzerori eta Mari Domingiri euren eskutitzak eskura emateko. Sarbidea eskaileretatik egingo da alde batetik, eta arrapalatik bestetik, pertsona guztientzat irisgarria izan dadin. Gainera, gozokiak eta opari txikiak banatuko dira.

Bizkaibusen ekimen honek mugikortasun iraunkorra eta garraio publikoaren erabilera indartu eta sustatu nahi ditu, baita tokiko kultura eta turismoa bultzatu ere.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin