Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako
Datorren astean –martxoaren 9an eta 10ean–, prebentziozko mantentze lanak egingo dira Aldapa 8 eta Ongarai kalea lotzen dituen igogailuan, eta, beraz, astelehene eta astearteko egun horietan zerbitzutik kanpo egongo da.
Hileroko ohiko azterketan zaratak antzeman dira igotzen ari den kontrapisuaren polean eta kabinako txasisaren ezkerreko gidan. Horregatik, matxura handiagoak prebenitzeko eta segurtasuna bermatzeko, programatutako geldialdia egingo da antzemandako akatsak konpontzeko. Konponketa lanen barne daude, kaltetutako polea ordeztea eta txasisaren gidak behar diren puntuetan doitzea.
Mantentze lanetarako geldialdia martxoaren 9ko goizeko 9:30etan hasi eta martxoaren 10eko arratsaldeko 16:00eta bitartean luzatuko da. Lan horiek lehentasuna dute eta ahalik eta azkarren egingo dira.
Igogailua gelditu behar izanak, etxebizitzara iristeko edo ikastetxeetara joateko erabiltzen dutenengan eragina izango duela jakin badakigu. Horregatik, eragozpenak barkatzeko eskatzen diegu, eta guztion pazientzia eta ulermena eskertzen ditugu.
Lotutako albisteak
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat