Oporrak mugikorrarekin irudikatzen dira eta gogoan ekartzen

24.10.23
Isla de Lobos, Fuerteventura, de
Kultura eta Gazteria
Udako argazki lehiaketara 46 lan aurkeztu dira eta gehienak telefono mugikorrarekin hartuak. Sari guztiak Debabarrenan geratu dira

2023ko Oporretako Argazki Lehiaketaren argazki irabazleak eta saritutako egileen zerrenda jakinarazi ditu Kultura sailak. Guztira 46 irudi aurkeztu dira 2023ko Udako argazki lehiaketara. Aurkeztutako argazkietatik gehienak -40- telefono mugikorrarekin hartu dira eta beste 6ak kamera digitalarekin. Lehiaketako epaimahaiak modalitate horietako bakoitzeko bi argazki onenak aukeratu ditu, eta dagoeneko badugu edizioko sarituen zerrenda.

Kameraz hartutako argazkien lehen saria Elgoibarrera joan da, bigarrena hutsik geratu da, eta mugikorrarekin egindako argazki sarien bi sariak ermuar egileentzat izan dira.

Kamera modalitateko lehen saria Elgoibarko Clara Isabel Mejiasentzat izan da, "Nervión" izeneko argazkiagatik. Nerbioi ibaiaren jauzian hartu dute eta egileak 300 euroko saria eskuratu du.

Epaimahaiak modalitate horretako bigarren saria eman gabe eta hutsik utzi du eta deialdiaren oinarrietan jasotakoaren arabera.

Mugikorrarekin egindako argazkiei dagokienez, 200 €-ko lehen saria Ermuko Joaquín Sánchezentzat izan da, Fuerteventura irlan "Isla Lobos" izeneko argazkiagatik.

Andoni Ruiz Ramosek 100 euroko bigarren saria eskuratu du "Cuevona" izeneko argazkiagatik, Sant Josep kobazuloan (Vall d 'Uxó) ateratakoa.

Zorionak saritutako egileei! Argazki irabazleak ikus ditzakezu lerro hauen azpian.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin