Palestinarekin Ekimenak elkarretaratzea deitu du gaur

30.01.24
Gizartea
Udaletxearen aurrean, 18:30 etan

Ermua Palestinarekin Ekimenak elkarretaratzea deitu du gaurko, urtarrilak 30, 18:30etarako Udaletxe aurrean. Mobilizazio hau Udalak egun horretan egingo duen hileko Osoko Bilkurarekin bat egiten antolatu da. Osoko Bilkurak 7etatik aurrera eztabaidatuko du Gazako biztanleria duela ia 4 hilabetetik jasaten ari den genozidioa salatzeko herritar ekimen honek aurkeztu duen mozioa.

Mozioan Udalari eskatzen zaio "Espainiako Gobernuari eta Europar Batasunari eska diezaiotela Ukraina inbaditu ondoren Errusiaren aurka ezarritako zigorren antzekoak ezar ditzatela, eta Israelekin harreman diplomatikoak, komertzialak eta militarrak eten ditzatela, nazioarteko legedia, NBEn onartutako ebazpenak eta Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa betetzen dituen arte". Era berean, "Gazako herritarrak jasaten ari diren erasoek irauten duten bitartean, Palestinako bandera udaletxeko balkoian jartzea" eskatu dute.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan