San Antonioko igogailu berriak auzoko irisgarritasuna hobetuko du

18.02.26
Erakundea
Gizartea
Hirigintza
Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko

Ermuak zerbitzuan jarri du gaur -hilaren 18an- Gipuzkoa Etorbidea eta kalearen goialdeko eta atzealdeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen dituen igogailu publiko berria. Azpiegitura honek udalerriko irisgarritasun orokorra hobetzen du eta, bereziki, San Antonion bizi diren pertsonena, batez ere aipatutako hiru atarietako hogeita hamar bizilagunena. Alkatea eta PSE-EE-PSOE, EAJ-PNV, EH Bildu eta PP taldeetako zinegotziak azpiegitura abian jartzeko eta lehen igoaldian izan dira.

Instalazioak 385.000 eurotik gorako inbertsioa izan du, eta horietatik 164.177,50 euroko dirulaguntza eman du Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak. Instalazioa martxan eta herritarren zerbitzura geratu da gaur, oinezkoen mugikortasuna eta San Antonioko bizilagunen irisgarritasuna eta inguruko aparkaleku publikoko erabiltzaileena hobetzen ditu.

Beatriz Gamiz alkatearen hitzetan, "igogailu honekin Bide Berdea bezalako proiektu ilusionagarria herritar gehiagorengana hurbilduko dugu: adin eta behar motore guztientzako espazio gozagarria izatea nahi dugu". Igogailu hori funtsezkoa izango da Bidezidor Berdera hurbiltzeko, zeina herrirako proiektu estrategikoa den, egikaritze-fasean dagoena eta obrak aurten hasiko dituena.

Rosi Cid Hirigintza zinegotziak azpimarratu duenez, "igogailua oso hobekuntza zehatza izanda ere,  eragin handia izango du auzoko eguneroko bizitzan: joan-etorriak erraztuko ditu, ibilbidea erosoago egingo du eta pertsona askok autonomia irabaztea ahalbidetuko du".

Atzerapena obraren amaieran

Igogailuaren prest izatea 2025eko udaren amaierarako aurreikusita zegoen, baina atzeratu egin da hainbat arrazoirengatik. Udala proiektuaren enpresa esleipendunaren aurka ekintza judizialak ekiteko aukera aztertzen ari da, atzerapena gehiegizkoa iruditzen zaiolako.

Lotutako albisteak

Imagen
17.02.26
Ermuak amaiera eman dio ‘drOp' proiektu europarrari, hirigintzatik haratago doazen zeharkako onuren sortzaile

Izarra Centre-n egin da azken bilera bazkide teknikoekin eta nazioarteko erakundeekin batera
Imagen
13.02.26
‘Tu voz’ tituluko lanak irabazi du ‘Martxoaren 8ko kartel lehiaketa

Eli Marín Gargalloren lana da eta ‘Martxoaren 8ko 'jardueren programaren azala izango da
Imagen
13.02.26
Berdintasunean bizi ezazu San Valentin

Kanpainak maitasuna aldarrikatzen du, berdintasunezko harreman osasuntsu eta aberasgarriak izanda