San Pelaio auzoa jaietan izango da asteburuan
San Pelaio auzoa asteburu honetan jaietan izango da. Auzoak Ongaraikoen lekukoa hartuko du eta hainbat urtez jairik ospatu gabe egon ondoren, jarduera egitarau bat izango berriz ere. Ekimena jai batzordearena da, auzoko establezimendu komertzial eta ostalarien laguntzarekin. Jarduerak larunbatean eta igandean gauzatuko dira.
Bihar egunari eta jarduerei hasiera emango zaie meza batekin, auzoko baselizan, eguerdiko hamabietan. Ordu bietan parrila-jan herrikoia egingo da eta, horretan parte hartu nahi dutenek, 8 euroren truke jaso ditzakete txartelak taberna laguntzaileetan. Bazkalostean, 19:00etan, "Las Kinder Girls" taldearen emanaldia izango. 22:00etatik aurrera "Euskal DJ" gaua musikaz girotuko du, eta gauerdian txokolatea zerbitzatuko da.
Igandean, berriz, haur jolasek hasiera emango diote jegunari, 11:30ean. 13:00etan batukada taldea izango da eta arratsaldean, 17:30etik aurrera, adinekoentzako dantzaldia egngo da. Horrek, edizioari amaiera emango dio.
Lotutako albisteak
‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte