Stanich Ermuan hasiko da agur esaten ‘Polvo de Battiato Tour’ birari

19.10.23
Una imagen promocional del cantante
Ermua Antzokia
Ángel Stanich musikaria Antzokian izango da ostiralean, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera

Angel Stanich musikaria Ermua Antzokian arituko da ostiralean, hilak 20, 20:30etatik aurrera. Jatorrizko kantari hau, artista sailkaezina eta ezagutzen ditugun korronteak at dagoena, bira ixtera eta 'Polvo De Battiato Tourrari' agur esatera dator. Bere webgune ofizialean dioenez, Espainiako 8131 udalerrietatik 14 aukeratu ditu bere azken diskoaren birari agur esateko, eta horien artean dago Ermua. Artistak eta bere taldeak "gure kosmobisio eta esfortzu politika berezia iraultzeko eta Ermua ezagutzeko gogoz gaude, espiriturik onenarekin hasteko gogo betez" daudela adierazi dute. Sarrerak 12 €balio du eta aldez aurretik eros dezakegu Lobiano Kulturgunean, Kutxabanken webgunean.

Ángel Stanich, ahots arrotzeko ezezaguna 'Camino acido'-rekin debuta egiten zuen (2014an). Musikan musika-berrikuntzako erreferentziarik indartsuenetako bat bihurtu zelarik denbora gutxian, "¡Carbura!", "Metralleta Joe", "Mátame Camión" eta antzeko abestiei esker. Handik gutxira, benetako maisulan bat aurkeztu zuen: "Antigua y Barbuda", 2017an.

Hiru urtez desagartuta eta bere berririk gabe egon ondoren, poparen ermitaua bere leizetik atera zen 10 hazbeteko binilo formako EP (Extended Play) batekin bueltatu zitzaigun, edizio mugatuan, aperitibo goxo eta premonitorio batekin... Baina aperitiboa, azken finean. EPa 2021eko ekainaren 18an argitaratu zuen.

Angel Stanich album oso batekin buektatu zitzaigun gerora: 'Polvo De Battiato' titulukoa. Hirugarren LPa da, eta 10 kantu berri ditu, Stanich zertxobait desberdina, are ausartagoa, eta, beharbada, lurralde intimistago eta/edo konfesionalago batean zehar ezohiko bideak arakatzen dituena; road movie-en, abentura surrealisten edo 80ko hamarkadako flashback intrigagarrien artean. Bere lehen singlea, ' Rey Idiota' titulukoa, arrakastaren hutsalkeriari buruzko hausnarketa burleskoa da. Stanich 3.0 bat, adimena duena eta atzeraemanagoa.

'Polvo De Battiato' 2022ko urriaren 22an argitaratu zen. Hortik aurrera, Ángel Stanichek eta bere Bandak "Polvo De Battiato Tour" birari ekingo diote, Ermura datozelarik Tour hau eta lan hau agurtzen hasteko. Stanich Ermuan ikustea , delicatessen-a da. Ez galdu aukera!

Lotutako albisteak

Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu
Imagen
22.04.25
Antzokiak ‘The Alto Knights’ eta 'Los Aitas' filmak proiektatuko ditu aste honetan

Zineklubean ‘Misericorde’ eta haurrentzat 'Minecraft filme bat’ euskaraz emango dira
Imagen
15.04.25
"Lee Miller" eta "Una ballena", Ermua Antzokiko zine egitarauan

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa