‘Sugandil Bihurriak’ jolasak eta ‘Hazigabeak’ playback lehiaketa irabazi dituzte

24.07.24
Kultura eta Gazteria
Gizartea
2024ko jolasetan 12 koadrilek parte hartu dute eta horietatik 10ek playbackean. 3.325 €eskudirutan, ostalaritzako txartelak eta garaikurrak banatu zaizkie sarietan

Txarangen Batzordeak astearte honetan banatu ditu kuadrillen jolasetako eta 2024ko playback lehiaketako sariak. Playbackak goizaldean bukatu zen eta edizioari amaiera emanez, horren ondoren sailkapen orokorra ezagutzera eman eta sari-banaketa eginez.

Sailkapen nagusia honakoa izan da: lehen sailkatua "Sugandil Bihurriak"; bigarrena "Hazigabeak" eta hirugarrena "Burusoilak". "Gazta eta Bacon" koadrilak garaikurra jaso zuen "kuboen" proba irabazteagatik.

Playback lehiaketari dagokionez, esan behar beste behin ere edizio landu batez gozatu ahal izan genuela, non parte hartu zuten hamar txarangek originaltasuna eta lana erakutsi zuten, baita entsegu-orduak sartu izana ere ikuslez betetako Orbe Kardinalaren plaza baten aurrean. Askotariko gaiak eta imitazioak izan ziren, eszenaratze onekin eta egokitzapen originalekin. Barietate horren barruan, epaimahaiaren erabakia honako hau izan zen: lehen postua "Hazigabeak" taldearentzat, "Tu cara me suena" proposamenarekin; bigarren postua "Dirugabeak" taldearentzat, "Iker eta sorginen ametsa" lanaren koreografiarekin; eta hirugarrena "Berdingabeak" taldearentzat, "Eurofest" muntaiarekin.

Aukeraketa ez zen erraza izan, ikusitako guztia aintzat hartzea merezi zuelako, baina oinarriak horietako hiru saritzea aurreikusten du, eta hori izan zen epaimahaiaren erabakia. Datorren urtean gehiago.

Azpian emanaldi batzuen argazkiak uzten dizkizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan