Sutegi antzerki taldeak ‘Antigona’ aurkeztuko du Antzokian

28.05.25
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Gizartea
Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera

Ermuko Sutegi Antzerki Taldeak Sofocles poeta greziar klasikoaren Antigona lana egokitu du. Juanma Rodríguez herritarrak zuzendutako obra ostiral honetan, maiatzak 30ean, antzeztuko da Ermua Antzokian, 20:30etik aurrera. Antzezpenean parte hartuko dute Ainhoa Carmona, Aitor Fernández, Naroa Maiztegui, Alfredo Mateos, Pilar Medina, Nahia Torres eta Iker Urbieta aktoreak. Sarrerak 8 euro eta ikuskizuna hasi baino orduerdi lehenagotik erosi ahal izango dutugu Ermua Antzokiko lehiatilan.

Sinopsia

Kreontek Tebasen boterea bereganatzen du, eta Antigonaren anaietako bat ez ehorzteko agintzen du, traidorea dela uste baitu. Erabakia ez da herritar gehienen gustokoa, baina Kreonteri aurre egiteko prest dagoen bakarra Antigona bera da. Neska gazte bat estatuaren irudikapen gorenari aurre egiten. Desoreka-une bat, non gizaki batek bere buruari estu-estu, bere nortasunari ahalik eta irmotasun handienarekin eutsi behar dion.

Antigonak eta Kreontek ezin dute amore eman beren esentzia faltsutu gabe. Biek dute arrazoia... Biek uste dute badutela. Biak itsu-itsuan beren hitzaldietan. Muturretan gorrak... Gainerakoek, gainez eginda, gizakia dena baino gutxiagora murriztea edo dena baino gehiagora eramatea zein zaila den egiaztatzean, bi mugimendu horiek ere hilgarriak baitira bere nortasunerako eta aurrerabiderako.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan