Txotxongilo ikuskizuna haurrentzat, ‘Liburuaren Mundu Egunean’
1616ko apirilaren 23an hil ziren Cervantes, Shakespeare eta Inca Garcilaso de la Vega. Apirilaren 23an beste idazle ospetsu batzukere jaio edo hil ziren, hala nola Vladimir Nabokov, Josep Pla edo Manuel Mejia Vallejo. Hori dela eta, literatura unibertsalerako hain sinbolikoa den data hori aukeratu zuen UNESCOren Konferentzia Orokorrak 1995ean, liburuari eta autoreei mundu mailako omenaldia egiteko.
Efemeride horren harira eta ezagutarazteko xedez, liburutegiak haurrentzako "Erreka Mari. Euskal Heriko azken lamia" txotxongiloen ikuskizuna eskainiko du 3 urtetik aurrerako adingabeentzat aproposa dena.
Erreka Marik, azken lamiak, Martinek eta berak ezberdinak izateagatik jasaten dituzten zailtasunak kontatzen dizkigu. Eta haurrek oso ondo ulertzen duten hizkuntzan hitz egiten du: maitasuna, ingurunearen zaintza eta besteekiko errespetua.
Ikuskizuna apirilaren 23an, ostegunean, izango da, arratsaldeko 17:30ean, liburutegiko atarian, sarrera doan.
Lotutako albisteak
Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Kultura Ministerioak gure liburutegiaren lana aitortu du, «Cuando la biblioteca acompaña no estás sola» izeneko hautagaitzari saria emanez
«Arratsaldean kontu kontari» programak hiru saio eskainiko ditu urritik abendura bitartean, 2018 eta 2023 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta. Parte hartzea doakoa izango da, baina aldez aurretik tokia erreserbatu beharko da