Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

28.03.25
Kultura eta Gazteria
Ingurumena
Hirigintza
Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da

Lobiano Kultur Guneak klimatizazio-sistema modernoagoa eta eraginkorragoa estreinatu berri du. Bero-ponpa zaharraren ordez, eraikinean erosotasun termiko hobea bermatzen duen ekipo berri bat jarri du Ermuko Udalak, energia-kontsumoa optimizatuz.

Berrikuntza horri esker, eraikinaren eremu bakoitzean berokuntzaren eta hoztearen kontrol zehatzagoa egin daiteke, beharrezkoak ez diren gastuak saihestuz eta ingurumen-inpaktua murriztuz. Gainera, monitorizazio-sistema aurreratu bat txertatu da, energia-kontsumoa denbora errealean jarraitzeko eta baliabideen kudeaketa hobetzeko.

Pedro Gallego Kultura zinegotziak hobekuntza honen garrantzia azpimarratu du: "Lobiano Kultur Gunea Ermuko kultur bizitzarako gune garrantzitsua da, non bertako taldeek, pintura eta antzerki eskolek entseatzen eta lan egiten duten, eta non kontzertuak eta antzezlanak eskaintzen diren. Berrikuntza honekin, eraikina erabiltzen dutenen erosotasuna hobetzeaz gain, jasangarritasunean eta eraginkortasun energetikoan ere aurrera egiten dugu".

Udalak bere gain hartu du inbertsioa, baina Europar Batasunak NextGenerationEU funtsen bidez finantzatutako energia berriztagarri termikoetarako pizgarrien programaren dirulaguntza jasotzeko eskatu da.

Jarduera honekin, Lobiano Kultur Guneak beste urrats bat eman du energiaren erabilera eraginkorrago eta arduratsuago baten aldeko konpromisoan, herritarrentzako baldintza hobeak eta ingurumenean inpaktu txikiagoa ziurtatuz.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da