Valentziara doaz Folkez Blai 'lehiaketako bi sariak

11.09.23
El grupo en la actuación del sábado
Kultura eta Gazteria
'X Fanekae's taldeak lehiaketa irabazi eta 3000€ko saria poltsikoratu du; 'Klezmerama', berriz, bigarren izan da, 1.500 €-ko diru-kopurua eskuratuz

Valentziako 'X Fanekaes' eta 'Klezmerama' musika taldeek atzo itxi zen Ermuko Folkezblai XVIII. lehiaketako talde garaile eta saridunak izan dira. 'X Fanekaes' izan garaile eta lehen sailkatua izan da, 3.000 €-ko saria eskuratu duena; 'Klezmerama'k eta bere musikak, berriz, bigarren postua lortu du, 1.500 €-ko saria poltsikoratuz. Lehiaketaren azken fasea irailaren 8tik 10era bitarteko azken asteburuan jokatu da eta bertan sei taldek parte hartu dute, sarituez gain, Tor galiziarrak, Olmo nafar-valentziarrak, Eva Amieva kantabriarra eta Negra Cucaracha euskaldunak.

Epaimahaiak talde finalisten maila altua eta lehiaketara aurkeztutako proposamenen aniztasuna azpimarratu ditu. Egitarauan barne egon da Kroke talde poloniarraren emanaldia, larunbat gauean ikuskizun bikaina eskaini zuena. Gainera, eta lehiaketatik kanpo ere, Kuttune euskal taldea aritu da, iazko edizioaren irabazlea, Euskelga taldea. Eta Bentazaharreko Mutiko Alaiak, Foulareda eta Alboka Musika Eskolako Trikitilariak taldeen kalejirak ahantzi gabe.

Folkez Blai jaialdiaren hamazortzigarren edizioaren talde antolatzaileak oso balorazio positiboa egin du. Izan ere, 2024ko irailean egingo den hurrengo edizioa prestatzen hasi dira.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin