XXIV. Gastronomi Jardunaldiak ate joka
Lobiano Elkarteak XXIV. Ermuko Gastronomia Jardunaldiak. Aurtengo edizioa datorren astelehenean hasiko da, ostalaritzako establezimenduen arteko ohiko pintxo lehiaketarekin. Lehiaketan hamaika tabernak hartuko dute parte, eta beste hainbeste proposamen aurkeztuko dituzte; mokadu goxoak, gure ahosabaiak aseko dituzten sasoiko produktuekin. Epaimahaiak lehiaketara aurkeztutako pintxoak baloratuko ditu eta bere ustez miniaturarik gozoena dena aukeratuko du. Herritarrek ere aukera izango dugu gure iritzia emateko.
Asteartean bi jarduera izango dira: umeentzako tailerra ogia egiten ikasteko eta ardo dastaketa. Larunbatean bakailao lehiaketa eta bermuta izango dira. Txikienek eguneko gai nagusiak jorratuko dituzte, aurpegiak pintatzea, animazioa eta haurrentzako sukaldaritza tailerra izango baitituzte.
Aurten bi uztartze afari daude programatuta. Lehenengoa Tuterako Hotel Remigio jatetxeko Luis Salceda sukaldariak zerbitzatuko du, ekainaren 19an, asteazkena, Urkaregin. Bigarrena afari tematikoa izango da, "Mexicano y mucho más" saioko taldearekin, eta Urkaregin ere zerbitzatuko da, uztailaren 3an, asteazkena.
Jarduera bakoitzaren xehetasunak eta ordutegia egitarauan eta kartelean dituzue.
Lotutako albisteak
Taldeak aurkezteko epea martxoaren 15etik maiatzaren 15era da
Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan