Zeramikaren hastapenei buruzko tailerra gazteentzat

28.10.25
Kultura eta Gazteria
Erakundea
Gizartea
2009tik 2013ra jaiotakoentzat izango da, doakoa eta 3 saio edukiko ditu azaroan zehar

Udal Gazteria Zerbitzuak doako tailerra antolatu du zeramikaren hastapenari ekiteko. Tailer azaroan egingo da liburutegiko hirugarren solairuan eta hiru saio izango ditu, elkarren segidako hiru larunbatetan -azaroak 15, 22 eta 29-. Tailerra 2009 eta 2013 urteen artean jaiotakoei zuzenduta dago eta saio bakoitzak ordu eta erdiko iraupena izango du arratsaldeko ordutegian, 16:30etatik 18:00etara. Eskainitako plazak mugatuak dira eta izena azaroaren 10era arte eman daiteke, informazio-karteleko QR kodearen edo honako agiriaren bidez. Pertsona interesdun gehiago badago plaza baino, horiek zozketa bidez esleituko dira.

Jardueran, parte-hartzaileek arte honetan objektu funtzionalak edo dekoraziozkoak egiteko gehien erabiltzen diren teknikak ikasiko dituzte. Parte hartzen duten gazteek gosari-katilu bana egingo dute, bai eta beraiek erabakitzen duten objektu edo eskultura libre bat ere. Moldekatzea eta zeramika fabrikatzea oso jarduera lasaigarria da, sormena eta irudimena sustatzen dituena. Historiaurretik datorkigun artisau-prozesu jasangarrira hurbiltzeko aukera da.

Jardueran izena emateak hiru saioetara joateko konpromisoa dakar, plaza lortuz gero. Plazak mugatuak dira eta izen-ematea azaroaren 10era arte egin daiteke, informazio-karteleko QR kodearen bidez eta izenemate agiriaren bidez. Gazteria Zerbitzuak jardueran izena emateko aukera ematen du, banaka edo bikoteka. Bikoteka izena eman nahi izanez gero, pertsona bakoitzak bere formularioa bete eta lehenengo galderan tailerrean parte hartu nahi duen pertsonaren izena adierazi beharko du. Izenek bat etorri beharko dute bi inprimakietan.

Pertsona interesdun gehiago badago plaza baino, horiek zozketa bidez esleituko dira. Ermuan erroldatutakoek lehentasuna izango dute. Onartutako pertsonen zerrenda webgune honetako iragarki-taulan argitaratuko da azaroaren 11n, eta e-posta bidez mezua bidaliko zaie izena eman duten guztiei.

Edozein kontsultarako, deitu eta idatzi Gazteria Zerbitzura: 689 04 25 71 telefonora eta gazteria@udalermua.net helbide elektronikoa.

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte