Zorionak José Pérez!
Egun berezi honetan bere familiaren, Abeletxe egoitzako zaintzaileen eta J. Carlos Abascal ‘Txitxo’ alkatearen zorionak jaso ditu. Ospakizun garrantzitsua, pertsona guztiok lortzen ez duguna.
Gaur goizean, gure Udaleko ordezkariek eta Vitalitas enpresak kudeatzen duen Abeletxe egoitzako eta eguneko zentroko ordezkariek zoriondu eta babestu egin dute bere ospakizun egunean. Josek orkidea zuri bat jaso du Abeletxeko zuzendari Manuel Diazen eskutik, Vitalitaseko talde osoaren izenean. Alkateak sasoiko lore freskoak eraman dizkio. Eta bere familiak opari asko, tartean tarta eta topa egiteko edariak.
José Pérez Allarizen (Galizia) jaio zen. 20 urterekin etorri zen Ermura. Allariz jaioterrira itzuli eta Milagros Cadavid-ekin ezkondu zen. Senar-emazteak Ermuan finkatu ziren, bertan jaio zirelarik beren lau seme-alabak. Areitioko errepidea eraikitzen lan egin zuen, eta, ondoren, Ormaechea torlojuko forja-langile gisa. Gaur egun bost biloba eta lau birbiloba ditu. Gaur ospakizuna izan du bere jaiotza gogorarazten zuten puxika eta 100 kandelekin. Zorionak, oro har, Ermua osotik, eta, bereziki, zure senideen partetik: Zorionak!
Lotutako albisteak
Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako