Carlos Totorikak “Gran Cruz de Caballero de Santiago” izeneko domina jasoko du
Herriko alkate Carlos Totorikak “Gran Cruz de Caballero de Santiago” izeneko domina jasoko du, asteburuan egingo den Terrorismoaren biktimak eta Segurtasun Indarrak omentzeko III. ekitaldian. Ekitaldia Guardia Zibilen ‘Marques de las Amarillas’ izeneko Estatuko Elkarteak antolatu du, zeina bihar larunbata ospatuko den Palentzia hirian. Elkarteak egun horretan hainbat pertsona eta elkarte omenduko ditu, terrorismoaren biktimak izan direnen eta Armada eta Segurtasun indar eta Kidegoko hildakoen memoria gogora ekarri eta ondratzeko.
Egunari hasiera emango zaio hildakoen arimaren aldeko meza batekin. Jarraian, Palentziako Diputazioaren Kultura Zentroan ekitaldi nagusia egingo da. Bertan minutuko isilunea egingo da, eta eraildako hainbati Ohorezko Kide izendatuko zaizkio. Ohorezko Kide izateko bizirik dauden hainbat pertsonen izendapen gehiago ere izango da, eta baita Pilar Amabirjinaren Damak eta Santiagoren Zaldunak ere izendatuko. Arratsaldearen hasieran, loreak jarriko zaizkie biktimei eta, segidan, bazkaria izango dute bildutako guztiek.
Elkarte antolatzaileak Totorikari aipatu domina emateko erabakia hartu du ondorengo arrazoiengatik: “gizakiaren defentsan egindako lanagatik, dituen balore zibikoengatik, terrorismoaren kontrako borroka adoretsuagatik, biktimekiko laguntzagatik eta Segurtasun Indar eta Kidegoei eta horien familiei dien txeragatik”.
Lotutako albisteak
Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
PSE-EE/PSOE (6), EAJ/PNV (3) eta PP (2) taldeen aldeko botoekin onartu da; EH Bildu (4) abstenitu eta Elkarrekin Ermuak (2) kontrako bozkatu du
Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako