Herriko ikastetxeek eskolak ematen dihardute eta kiroldegia ere zabalik da gaur

27.01.09
Erakundea

Ekaitzaren ondoren barealdia izaten dela esan ohi da. Eta horretan dabil udalerria atzo arratsaldez geroztik: barealdia eta normaltasuna errekuperatzeko lanean. Nolanahi ere, eguraldiak atsedenik emango digun ikusi behar, EJak uholdeengatiko larrialdi plana abian jarri baitu, atzotik euria gogotik eta etengabe ari duelako. EUSKALMET agentziak iragarri duenez euri-jasak mantendu egingo dira eta hogeita lau orduetan metro karratuko 60 litro bota ditzake. Hori horrela, ibaien urek oso gora egin dutenez alerta-egoera piztuta dago, eta Jaurlaritzak udalei eskatu die ibaien gorabeherak jarraitzeko eta prebentzio neurriak hartzeko, arriskuak gutxitze aldera.

Ongarai auzoan kokatuta dauden lau ikastetxeek normaltasunez ari dira gaur, atzo arratsaldean argindarraren zerbitzua berreskuratu eta gero. Hori horrela, Ongarai Eskolako, Anaitasuna Ikastolako, San Pelaioko eta Institutuko ikasleak lanera bueltatu dira gaur, atzoko etenaldiaren ondoren. Aldiz, Ermua eta Mallabiko Lanbide Hastapenetarako Ikastegiak (LHIK-k) bihar asteazkenez, ekingo dio bere ohiko jarduerari.

M.A. Blanco kiroldegiak ere gaur goizeko 8etan ireki ditu bere ateak, larunbata geroztik itxita egon ondoren. Bertako makinerian hainbat matxura gertatu dira, argindarrean jasandako gorabeheren eragin eta ondorioz. Matxurei aurre egiten ari dira bertako mantenu alorreko langileek, Aldiz, Betiondo ezin izan da momentuz osorik errekuperatu. Eraikinean gaur goizera arte ez da ur-presiorik izan eta Teodoro Zuazua futbol zelaia ezin izango da erabili datozen asteetan zehar, haizeak zelaia inguratzen duen hesia lurreratu egin duelako. Izan ere, harmailetatik begira ezkerreko atearen gainean geratu da hesi horren duen 50 metroak. Hori horrela, premiazko izaeraz konpontzen saiatuko diren arren herriko futbol elkarteko partidak ezin izango dira jokatu futbol-zelai horretan. Goragokoak ere, atletismoko pista inguruan duenak, kaltean jasan ditu eta hesia ere lurreratu du haizeak, nahiz eta espazio gehiago duenez, bertan jokatzerik bai izango den. Horretan ere, apurtutako hesiaren 80 metroak altxa eta konpondu egin beharko dira.

 

Nola erreklamatzearen inguruko kontsulta ugari jaso ditu KIUBek azken egunetan

Herriko etxebizitza ugaritan hainbat egunez argindarrik gabe egon ondoren, Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegora jo duten pertsonak asko izan dira. Herritarren, bizi izandako egoeraren ondorioz, jasandako kalteak nori eta nola erreklamatu behar zaizkion jakin nahi izan dute. Bertako langileek antzerako egoeratan eman ohi dituzten gomendioak ematen ari dira, momentuz ez baitute gaiaren inguruko inolako idatzi berezirik jaso. Bertan ematen ari diren lehenengo gomendioa, norbere aseguruari gertatutakoaren berri ematea da, eta norberak kontratatutako polizaren baldintzak aztertzea da. Eraikineko jabe-erkidegoak idatzi aurkeztu dezala eta hori jabe bakoitzaren izen-abizen eta NANa adieraziz. Iberdrolak zenbait pertsonari aditzera eman dioenez, ez dute erantzukizunik gain hartzeko asmorik, matxurak ezinbesteko kasuak izan baitira euren ustez, eta kasu horietan 48 ordura bitarteko epea dutelako konpontzeko eta kalte-ordainik ez emateko. Dena den, horietako hainbat Aseguruen Kontsortzioak gain hartzeko aukera izango baita, baldin eta haizeak 137 kilometroko abiadura gainditu bazuen zonaldean. Hori jakiteko, meteorologia zerbitzuak emandako datuak hartuko dira aintzat. Erakunde horren arabera, Oiz mendian haize boladek 157 km/orduko abiadura izan zuten.

Lotutako albisteak

Imagen
30.12.25
Ermuak 27,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an

PSE-EE/PSOE (6), EAJ/PNV (3) eta PP (2) taldeen aldeko botoekin onartu da; EH Bildu (4) abstenitu eta Elkarrekin Ermuak (2) kontrako bozkatu du
Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako
Imagen
19.12.25
Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako