Ermuko hautesleen %36,67 bozkatu du arratsaldeko ordu 2ak baino lehen
Ermuko hautesleen %36,67 bozkatu du gaur, arratsaldeko ordu biak baino lehenago. Portzentajea duela lau urte baino handiagoa da, hiru puntu eta erdi gehiagokoa, orduan %33,02 gainditu baitzuen. Bestalde azpimarratzekoa da, gaur erabiltzen ari garen erroldan orduan baino txikiagoa dela, hain zuzen ere 442 perstona gutxiago baitaude. Orain lau urte, botoa eman zezaketen ermuarrek 13.749 ziren eta gaur aukera hori izango dute 13.317 biztanlek. Arratsaldeko ordu 2ak arte hautesleen heren luze batek bozkatu du gure herrian. Normaltasuna da nagusi gaur Ermuan, hauteskunde egun honetan eta ez da inolako gertakizunik erregistratu.
Ezer gutxi dago aipatzeko, goiza eta eguerdia normaltasunean igaro baititugu udalerrian. Hauteskunde prozesuari buruz ezer aipatzekotan, kolegioetan jendea ibili dela esan behar nahiz eta une zehatz eta puntualetan ez den jende pilaketa edo ilararik izan. Dena den, hautestontziak apurka-apurka bada ere, badoaz betetzen.
Udaletxeko Abiapuntu bulegoa zabalik segitzen du kontsultetarako
Hauteskunde kolegioetan azkeneko prozesutik hona aldaketarik egin ez izanak asko lagundu die hautesleei. Hori, igarri izan dugu udalak gaurko egunean zabalik duen Abiapuntu bulegoan, bertatik biztanle gutxi pasa baita. Dena den, betiko moduan bat edo beste galduta ibili izan da eta bere hauteskunde-kolegio eta mahaiaren bila.
Hauteskunde-mahaietako presidenteek posta bidez aldez aurretik bozkatu dutenen botoak jaso dituzte goizean zehar, postetxeko langileen eskutik. Halaber, hauteskunde-mahaiak osatu dituzten pertsonek ere jada, egindakoagatik dagokien 75 euroko dieta jaso dute, administrazioko ordezkariaren eskutik.
Lotutako albisteak
PSE-EE/PSOE (6), EAJ/PNV (3) eta PP (2) taldeen aldeko botoekin onartu da; EH Bildu (4) abstenitu eta Elkarrekin Ermuak (2) kontrako bozkatu du
Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako
Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako