La Salle Azitain ikastetxeak batxilergoko eskaintza aurkeztuko Lobianon

09.04.13
Hezkuntza

Eibarko La Salle Azitain ikastetxeak Batxilergorako duen eskaintza aurkeztuko die Ermuko familiei Aste Santuko oporren bueltan emango duen ekitaldi informatiboan. Hitzaldia apirilaren 11n, ostegunean, egingo da arratsaldeko 19:00etan, Ermuko Lobiano Kulturgunearen auditorioan. Hitzaldiaren buru ikastetxeko zuzendari Arrate Armendia egonen da ikastegiko gorabehera, zehetasun eta hezkuntza proiektuaren errealitatea hurbiltzeko adin tarte horretan neskato-mutikoak dituzten herriko familiei. Ikastetxeak dei zabala luzatu die familiei, hitzaldia irekia izango baita.

Eibarko La Sallek 50 urte daramatza hiriko eta eskualdean osoko familien hezkuntza beharrei erantzuten eta dituzten beharrak asetzen. Ikastetxeak 2 urtetik 18 urterarteko hezkuntza proiektua integrala eskaintzen du. Ikastetxeak, Eusko Jaurlaritzak Euskalit erakundearen bitartez esleitzen duen Zilarrezko Q ikurra du, gauzatzen duen kudeaketa saritzen duena, zeina 2007 eta 2009an eskuratu zuten. DBH eta Batxilergoa La Salle Azitain erakin eta instalzietan ematen da, bertan beste 390 ikasle izanik guztira.

La Salle Azitainek hitzarturik dituen sei gelatan batxillergoko bi modalitate eskaintzen ditu: Teknologia eta Zientzia batxilergoa eta Giza eta Gizarte Zientziak batxilergoa, hain zuzen ere. Biak euskaraz zein gazteleraz egin daitezke, eskaintza erabat elabiduna baitute.

Lotutako albisteak

Imagen
10.12.25
Santa Ana auzoan gauzaturiko "Energia Eguna" jarduerak saria merezi izan du

5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da