Ikasturte politiko berriari hasiera emango dio Udalbatzak

04.09.17
Erakundea

Iraileko lehen lan astearekin batera hasiera emango dio Ermuko Udalbatzak ikasturte politiko berriari. Udalbatzarkideek asteroko bilerak egiteari ekingo diote berriz bihartik aurrera, udako etenaren ondoren. Udalbatza osatzen duten hamazazpi zinegotziek deituta daude biharko, irailaren 5eko astearteko, bederatzi eta erdietarako, gai-orokorren eta udalbatzarrak aztertu beharrekoen informazio batzordera. Lan-batzar horretako kideek lau gai aztertuko dituzte, eguneko gai-zerrendan jasotzen denaren arabera. Lehenik bilkuran dauden zinegotziek eguneko gai-zerrendako edozein gairekin zerikusia duen edonolako interes zuzen eta garrantzitsu jakitera emango dute. Jarraian uztailaren 18ko bilkurako akta bozketara jarriko. Hirugarren, 2018ko Ordenantza Fiskalak prestatzerakoan kontutan izango diren irizpideei buruzko informazioa emango da. Laugarren, eta azkena, UDELek bultzatuta, gobernantza gaietako europar bikaintasun-zigiluaren proiektu-pilotuan gure Udalak parte-hartzeari buruzko ebazpen-proposamena hizpide izango.

Ordu bete lehenago, Toki-batzordeko kideak bilduko dira gaien berri jasotzeko, gai-zerrenda berbera baitute.

Aldiroko batzarrak hastearekin batera, guk geuk horiek grabatu eta zuzenean emititzeari berrekingo diogu. Dakizuenez, streaming bidez webgune honetan bertan eskaintzen ditugu, batzordeak -gai-orokorrak nahiz ogasun eta ekonomiakoak- eta baita Osokoaren bilerak ere.

Lotutako albisteak

Imagen
30.12.25
Ermuak 27,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an

PSE-EE/PSOE (6), EAJ/PNV (3) eta PP (2) taldeen aldeko botoekin onartu da; EH Bildu (4) abstenitu eta Elkarrekin Ermuak (2) kontrako bozkatu du
Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako
Imagen
19.12.25
Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako