Zientziaren hedapena eta bokazioa maila gorenera iritsi dira Ermuan

11.10.17
Erakundea

Zientziaz, esperimentuz eta, batez ere, dibertsio ugariz betetako hiru egunen ostean, Ciencia en Acción programa pasatu den igande honetan amaitu da Eibarko Coliseo antzokian egin den sari banaketa eta itxiera ekitaldiarekin. Ostiral arratsaldean eta larunbat osoan zehar, Ermua arlo ezberdinetako dozenaka erakusketaren lekuko izan da, hala nola, fisika, kimika, biologia, geologia, matematikak edota teknologia. Hori horrela, ehunka pertsona gerturatu dira asteburuan zehar Izarra Centreko solairu ezberdinetan, kanpoko karpan, San Pelaio plazako kioskoan eta Merkatu Plazan ikusgai izan diren erakusketetara, etxeko txikienekin batera zientziaz gozatzeko.

Ciencia en Acción programaren XVIII. edizioaren balorazioa oso positiboa da, eta aurrez ezarritako helburuak aise lortu dira. Izan ere, ekimen honen xedea zientziaren komunikazio soziala sustatzea, zientziaren irakaskuntza berritzea eta hori modu errazean gizartera zabaldu eta hedatzea da, eta heziketa zientifikorako eta horren zabalkunderako plataforma eskaintzen du.

600 neska-mutil, irakasle eta zientzialari baino gehiagok parte hartu dute modu aktiboan nazioarteko lehiaketa honetan, eta estatuko hainbat puntutatik eta Portugal, Kolonbia, Mexiko eta Estatu Batuak bezalako herrialdeetatik etorri dira Ermua eta Eibarrera. Horrela, zientzia eta teknologia laborategietatik atera eta gure herriko kaleetara mugitu dira ia 48 orduz, zientzia dibertigarria dela erakutsiz hainbat esperimentu, proiekzio, antzezlan, erakustaldi praktiko eta ikerketa lan irmoren bitartez.

Programa Eibarren bukatu da, XVIII. edizioaren amaiera ekitaldiarekin. Bertan banatu dira lehiaketako lanik onenen sariak eta ohorezko izendapenak, jai giroan eta 500 ikus-entzule baino gehiagoren aurrean.

Jarraian urriaren 6an eta 7an Ermuan izandako Ciencia en Acción azokako bideo-laburpena uzten dizuegu. Horretaz gain, programak utzitako irudi guztiak ikus ditzakezue (inaugurazio ekitaldia, erakusketak, sari banaketa, etab.) argazki album honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
30.12.25
Ermuak 27,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an

PSE-EE/PSOE (6), EAJ/PNV (3) eta PP (2) taldeen aldeko botoekin onartu da; EH Bildu (4) abstenitu eta Elkarrekin Ermuak (2) kontrako bozkatu du
Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako
Imagen
19.12.25
Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako