Haurren ikuspuntu eta iritziek aberastuko dute udalaren kudeaketa

20.10.17
Erakundea

Lehen Hezkuntzako dozena bat ikaslek alkatearen aholkularitza eta kontsulta organo berrira bildu dira gaurkoan. Taldea Orbe plazan elkartu da, Totorika alkatea bertaraino hurbildu delarik. Ikasleek plazan Arrate Iralagoitia ezagutu dute, ‘Equilia’ kontsultorako teknikaria eta bilerak dinamizatzeaz arduratuko dena. Taldeko kide ezberdinak beren burua aurkeztu diote elkarri, ondoren udaletxerantz abiatzeko. Santia Apostoluaren parrokian geldialditxoa egin dute, segidan udaletxera jarraitzeko. Eraikinaren barne hainbat bulego ezagutu eta bisitatu dituzte: sarrera nagusia, Udaltzaingoa, alkatetza, osokoaren bilkura aretoa, eta, azkenik, atikoa, non lan egin zezaten zonaldea beraientzat espresuki prestatua zuten. Mahai-aulki txikiak, lurra estaltzen zuen alfonbra, proiektorea eta atseden hartu eta asetzekoa, azken honetan gailetak eta ura zutelarik.

Taldea bilduta eta hainbat dinamika lanean jardun du eguerdira artean. Ikasle gazteak hasieran kikilduta egon badira ere, jakin-mina asegabea erakutsiz. Minutu eta orduak igaro ahala, lasaitu eta soldatu izan direlarik. Gaurko bilera lehen izan dute, hurrengoa azaroaren 23rako aurreikusita dutelarik. Ekimena ‘Hiri Hezitzailea’ proiektu zabalagoaren baitan kokatzen da, gure herria nazioarteko sare horren kide baita maiatzetik.

Ekimen berria da, herria haurtzaroaren ikuspegitik landu eta eraldatzen laguntzeko asmoa duena, bestelako ikuspegia eta balioa erantsiz. Beraien begietatik ikusitako jaso nahi da, herritar –eta etorkizuna- diren heinean kanpoan ez lagatzeko eta haurtzarotik bertatik herrigintza eta parte-hartzea ezagutu eta sustatzeko asmoz. Gazteen ahotsa entzun eta ezagutzeko modurik zuzen eta esanguratsuenetakoa da eta, batez ere, politikari eta arduradunek aniztasunetik edan eta ikaste-aberaste prozesuan murgiltzeko aukera paregabea.

Lotutako albisteak

Imagen
30.12.25
Ermuak 27,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an

PSE-EE/PSOE (6), EAJ/PNV (3) eta PP (2) taldeen aldeko botoekin onartu da; EH Bildu (4) abstenitu eta Elkarrekin Ermuak (2) kontrako bozkatu du
Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako
Imagen
19.12.25
Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako