Haurren Kontseilua, 2019ko erronka berrian buru-belarri murgilduta

22.02.19
II Consejo de la Infancia
Erakundea

Ermuko Udaleko bigarren Haurren Kontseiluak Alkatetzak 2019rako proposatutako erronka prestatzen eta lantzen dihardu: Mugikortasunaren Europar Asteko ekintzen programa diseinatzea eta osatzea.

Herriko alkatetzaren aholkularitza organorik gazteena ostegun honetan, otsailak 21, bildu da udaletxean lanean jarraitzeko, eta kontseilari txikiek Juan Carlos Abascal alkatearekin eta Hiri eta Hiritarren Segurtasun Alorretako zuzendariekin -David Henares eta Carmelo Careaga- bat egin dute.

Jone eta Irati dinamizatzaileen laguntzarekin, Haurren Kontseilua osatzen duten 7 eta 9 urte arteko sei mutiko eta sei neskatoek euren proposamenak aurkeztu dizkiete Udaleko arduradunei, dituzten aurreikuspenak zehaztu eta horien bideragarritasuna ikertzeko.

Bigarren Haurren Kontseiluak maiatzean amaituko du jarduera. Orduan, Mugikortasunaren Europar Asterako behin-betiko programa aurkeztuko dute Ermuko Alkatetzan.

Partaidetza haurtzarotik hasita

Haurren Kontseiluak herriko bost ikastetxeen babesa eta laguntza du, eta iazko lehenengo edizioaren esperientzia onari jarraipena eman nahi dio.

Proiektu honek haurtzarotik herritarren partaidetza eta talde-lana bezalako gaitasunak bultzatzea eta lantzea du helburu, eta era berean, neska-mutilek Udalean errepresentazioa izan dezaketela ikusten dute. Bestalde, ekimen honen bitartez, herriari haurtzaroaren ikuspuntua gehitzen laguntzen dio, bere garapenerako, antolakuntzarako eta egiteko moduetarako.

Azken finean, haurren ikuspuntutik hiria eraldatzeko asmoa duen proiektua da, hiria haurtzaroaren ikuspegitik landu eta eraldatu ahal izateko, hiritar guztiak kontuan izanda eta umeei parte-hartzeko aukera emanda. Gazteen ahotsa entzun eta ezagutzeko modurik zuzen eta esanguratsuenetakoa da eta, batez ere, politikari eta arduradunek aniztasunetik edan eta ikaste-aberaste prozesuan murgiltzeko aukera paregabea.

Lotutako albisteak

Imagen
30.12.25
Ermuak 27,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an

PSE-EE/PSOE (6), EAJ/PNV (3) eta PP (2) taldeen aldeko botoekin onartu da; EH Bildu (4) abstenitu eta Elkarrekin Ermuak (2) kontrako bozkatu du
Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako
Imagen
19.12.25
Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako