Jendaurrean hitz egitean konfiantza izan eta eroso izatea gustatuko litzaizuke?

01.10.21
Berdintasuna

Jendaurrean hitz egitean konfiantza eta ahalduntzea lortzeko teknikei buruzko tailerra

Ermuko Jabekuntza Eskolak emakumeentzako prestakuntza programatu du lehen aldiz, lokuzioak jendaurrean entrenatzeko; bileretan, nahiz kamera edo mikrofono aurrean eta komunikabide batekin egindako elkarrizketa batean. Leire Abaigar kazetari eta komunikatzaileak emango du oratoriako prestakuntza hori, zeina 7 ordu eta erdi iraungo duen, urriaren 7an, 14an eta 21ean, 10:00etatik 12:30era. Izen-emateak dagoeneko zabalik daude eta Emakumearen topalekuan eta 943 17 10 30 telefonoan egin daitezke.

Herritarron %75ak glosofobia deitzen dena dugu, hau da; jendaurrean hitz egiteko beldurra. Baina zergatik? Prestakuntza honetan espazio publikoa okupatzea eta protagonizatzea eragozten duten egiturazko beldurrak landuko dira. Gizonek eta emakumeek jendaurrean modu desberdinean hitz egiteari aurre egitearen arrazoiak aztertuko dira, eta zergatik duten beldur edo lotsa hori jendaurrean azaltzen direnean, erratzeko, arbuiatzeko edo epaituak izateko beldurra.

Gainera, ahalduntzeko eta erosoago sentitzeko tresnak jarriko dira praktikan, baita pertsonen aurrean hitz egiten den bitartean gozatu ahal izateko ere.

Tailer honen helburu nagusia jendaurrean hitz egiteko beldurra gainditzen ikastea da, zergatik gertatzen den aztertuz eta horri aurre egiteko tresnak praktikan jarriz. Autokonfiantzaz gain, transmititu nahi diren ideien kudeaketa emozionala eta egituraketa eta memoria landuko dira.

Leire Abaigar kazetari eta komunikatzaileak emango du prestakuntza urriaren 7an, 14an eta 21ean, 10:00etatik 12:30era bitarteko ordutegian.

Lotutako albisteak

Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara