'Go!Azen 8.0' kontzertuak martxora atzeratu dira
Covid-19aren aurkako prebentzioko neurri murriztaileak zerrendatzen dituen Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 28ko Dekretuari jarraiki, establezimendu eta barne-esparru mota guztietan edukiera %60raino mugatzen da urtarrilaren amaierara arte. Hori horrela, Ermuko Udalak Go!Azen 8.0 kontzertuaren 2 emanaldiak atzeratu behar izan ditu.
Bi saio berriak martxoaren 5ean, larunbata, izango dira, 16:00etan eta 18:00etan. Bertan behera utzitako emanaldietarako erositako sarrerak baliozkoak izango dira data berrirako, ordutegi berean. Nolanahi ere, sarrera itzuli nahi dutenek Udal Kultura Sailarekin harremanetan jarri beharko dute 943 708 700 telefono zenbakiaren bidez.
Ermuko Udalak barkamena eskatzen du egoera horrek eragin ahal izan dituen eragozpenengatik.
Lotutako albisteak
Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean
Filmak ondorengoak dira: ‘Llámame sinsorga’ , ‘Flores para Antonio', ‘Ruta de escape' eta ‘Evolution'
Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin