Berbalagun jarduerarako izen-emateak
Ermuan eta Mallabian irailaren 29tik urriaren 10era egingo da euskara praktikatzeko 'Berbalagun' izen-emate kanpaina. Betiko moduan, apuntatzea doakoa izango da eta aukera emango du hainbat ekintzatan parte hartzeko. AEK-ren ‘Praktikatu’ zerbitzuaren baitan dagoen ekimena da eta euskal hiztunen komunitatea indartzea du helburu
‘Berbalagun’ ekimenean izena emateak urritik ekainera astean behin eta ordubetez mintza saio bat egiteko konpromisoa dakar. Hasi berri den ikasturtean ekimenak, 24. edizioa beteko du. Hala eta guztiz ere, erronka berri eta handiak ditu aurretik!
Esaterako, Sallabente auzo elkartearekin elkarlanean, auzoan bertan euskara praktikatzeko aukera izango, Unamuno zentroan. Auzokideek mezu batez eurek nahi duten egun eta orduan emango dute izena hurrengo asteetan.
Animatu eta izena eman.
Lotutako albisteak
Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka