Bost urteko ikasleek Hiri Agenda Txikiaren ale bana jaso dute
Herriko bost urteko ikasleek ikasturte berriari ekin diote, eta material gehigarri edo estra bat hartu dute. Ikasle horiek gure udalak argitaratutako "Hiri Agenda Txikia" agiriaren ale bana jaso dute, hiri-plangintza eta garapen jasangarriaren helburuak biztanle-talde horri hurbiltzeko egokitutako eta diseinatutako tresna pedagogikoa. Iaz argitaratu zuen udalak material hori, "Hiri Agendaren" edukia haurrei egokitu ondoren, hartzaileek haien izaera eta bizi diren udalerrian aurreikusita dauden hiri-proiektu nagusiak uler ditzaten.
Ekimenak herriko txikienen partaidetza aktiboa ere sustatu nahi du, Ermua hobetzeko ideiak proposatzeko aukera emanez. Ikasgeletako lana errazteko, gure udalak "gida didaktiko" bat ere prestatu zuen irakasleentzat bereziki, zeregin horretan laguntzeko, ikastetxeetan Hiri Agenda Txikiaren edukiari ahalik eta etekin handiena atera diezaioten.
Joan den ikasturtean material hori Lehen Hezkuntzako gela guztietan eta 5 urteko geletan banatu zen, eta harrera ezin hobea izan zuen hezkuntza-komunitateko kideen artean. Erantzun positibo hori ikusita, Udalak ikasturte honetan erabaki du Hiri Txiki Agendaren eta gida didaktikoaren aleak berriro ematea 5 urteko ikasgela berriei. Erabaki horrek indartu egiten du erakundeak iraunkortasunean oinarritutako hezkuntzarekin eta haurtzarotik herritarren parte-hartzearekin duen konpromisoa.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik