Debabarrenaren eskuzabaltasunagatik esker ona agertu du ‘Zaporeak’ GKEak

02.04.25
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza
Erakundea
Gizartea
12 tona elikagai eta hamar mila euro bildu dituzte aurtengo erronkan

Zaporeak’ Gobernuz Kanpoko Erakundeak eskerrak eman ditu Debabarrena eskualdean bildu eta Lesbosko (Grezia) errefuxiatu-esparruetara bidaliko diren elikagai eta dohaintza ekonomikoengatik. Erronkan parte hartu duten 8 herrietako boluntarioek eta agintariek Urkotronik enpresan bildu ziren bart arratsean elikagaiak aurkeztu eta eskualdean jasotako babesa eta solidaritatea eskertzeko. Guztira 12 tona genero eta 10.000 euro bildu ziren dohaintza, zozketa, merchandisingeko artikuluen salmentaz eta martxoaren 29an Ermuan zerbitzatutako tuper solidarioaren artean. Ermuan arroz luzeko 2.400 kilo nildu dira eta larunbatean 300 tuper solidario zerbitzatu ziren.

Parte hartu duen udalerri bakoitzak hainbat produktu bildu ditu. Ermuan, Soraluzen eta Deban arroz luzea jaso dute; Eibarren, dilista pardina; Elgoibarren, garbantzu pedrosillanoa; Mallabian eta Mendaron, hodi-makarroia; eta, azkenik, Mutrikun, arrain-kontserbak. Eskualdeko establezimenduetan 8 afari bikoitz eta artelanak zozketatu dira. Zenbaki saridunak eta bakoitzari dagokiona ondoren: 4307 zenbakia, Sagarran afaria eta B.P. Aizpunek egindako arte lana; 4510 zenbakia: Eibarko Kasinon afaria eta E.Orozek egindako lana; 5880 zenbakia: Salegin afaria eta L. Kareagak egindako lana; 3098 zenbakia: Baratzen afaria eta M. Martinek egindako lana; 0679 zenbakia: Belaustegin afaria eta E. Egurenek egindako lana; 2273 zenbakia: Kontenten afaria eta A. de la Torrek egindako lana; 5528 zenbakia: Bulebun afaria eta E. Galarzak egindako lana; 2277 zenbakia: Piperren afaria eta M. Zanguituk egindako arte lana; 3290 zenbakia: Landan afaria eta M. Barrenak egindako lana eta azkenik 5116 zenbakiari: Kiskan afaria eta Y. Capelok egindako lana egokitu zaio.

Erronkan bildutako produktu guztiak Greziako Lesbos uhartera bidaltzen dira, eta han babesten dira gerratik ihesi doazen pertsonak. Zaporeak sukaldaritzan aritzen da, eta egunero banatzen ditu elikagai horiekin prestatutako 3.000 anoa. Horrez gain, astean 7.000 litro esne eta 2.500 kilo fruta ematen ditu, dohaintzen diruarekin bertatik bertara erosten direnak.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik