Erkidegoan etxebizitza alokatzeko ditugun laguntzen xehetasuna
Udal Gizarte Zerbitzuek agiria egin eta argitaratu dute, Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitza bat alokatzen duten pertsonentzako laguntzen berri emateko.
Agiriak modu argi eta eskuragarrian biltzen ditu alokairuaren ordainketari aurre egiteko zailtasunak dituzten pertsonei eta familiei zuzendutako laguntza-programak, bai autonomia-erkidegoan ditugunak, bai eta udalerrian. Agirian, besteak beste, baldintza orokorrak eta izapideetan informazio zehatzagoa lortzeko bideak zehazten dira.
Ekimen honen bidez, etxebizitzaren arloko laguntza publikoak gehiago ezagutarazi nahi dira, jende guztiak horren berri izan dezan. Dokumentua formatu fisikoan egongo da eskuragarri udal-bulegoetan, eta digitalean ere bai, webgune korporatibo honetan.
Udaleko gizarte-zerbitzuek dauden baliabide publikoen xehetasunak ematen dituzte, guztiek modu garden eta eraginkorrean ezagutu ditzagun, horrek herritarren aukera-berdintasuna lortzen laguntzen duelako.
Dauden laguntza ekonomiko bakoitzerako estekak jarraian uzten dizkizuegu:
Emantzipa:
- https://www.gazteaukera.euskadi.eus/emantzipa-programa/webgaz00-gbizhi6/eu/
- https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2025/gazteen-emantzipaziorako-emantzipako-laguntzak/web01-tramite/eu/
Gaztelagun
- https://www.euskadi.eus/gaztelagun_eu/web01-tramite/eu/
- https://www.alokabide.euskadi.eus/gaztelagun/eu/2022/webalo02-gaztelagun/eu/
Prestación Económica de Vivienda (PEV):
Gizarte-larrialdietarako Laguntzak (LL)
Lotutako albisteak
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik