‘Ermua Hiria´ XXXI. Literatura lehiaketako saridunak erabaki dira
Ermua Hiria XXXI. Literatur Lehiaketaren oinarriek jasotzen zutenez, gaia narratiban bidaia-kontakizuna behar zuen izan. Epaimahaiak gaztelaniazko saria Madrilen bizi den Miguel Angel Gonzalez Gonzalezi eman dio, "Para siempre” izenburuko lanarengatik.
Gaztelaniazko poesia modalitatean, saria Viladecans-en (Barcelona) bizi den Ismael Perez de Pedrorentzat izan da, "Los domingos de aspas azules” lanarekin. Entzun ezazu, ondoko estekaren bidez: https://go.ivoox.com/rf/151048739
Hizkuntza horretan, epaimahaiak poesia atalean Hernaniko bizilagun den Iñigo Legorburu Arregiri autoreari saria eman dio "Egunak egin du" lanagatik.
Modalitate bakoitzeko saria 500 eurokoa da.
Lanak webgune korporatibo honetan irakur daitezke, liburutegiarren atalean: www.ermua.eus/eu/node/32484 helbidean.
Aurtengo edizioan 109 kontakizun (23 emakume eta 86 gizon) eta 164 olerki (40 emakume eta 124 gizon) aurkeztu dira, gaztelaniazko narratiba modalitatean.
Euskaraz hamabi narrazio jaso dira (lau emakume eta 6 gizonenak) eta hamabi poesia konposizio (zortzi emakume eta lau gizon).
Gaztelaniazko narratiba lanen epaimahaia Slawomira Grabowskak (Ermuko udal Liburutegiak antolatutako ingelesezko eta euskarazko irakurketa klubetako dinamizatzailea) Candido Pascualek (Liburutegiko bazkidea) eta Jose Miguel Fernandezek (udal Liburutegiko langileak) osatu dute. Gaztelaniazko poesia epaimahaia Maite Lorenzok (aktoresa eta Olerki tailerraren dinamizatzailea), Candido Pascualek (Liburutegiko bazkideak) eta Isabel Gonzalezek (udal Liburutegiko langileak) osatu dute.
Euskarazko lanak baloratzeko epaimahaia Fernando Aranberrik (Euskara teknikariak), Ainhoa Onandiak eta Amaia Rementeriak (IES Ermua BHIko irakasleak) eta Sara Gagok (Udal Liburutegiko arduradunak) osatu dute.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik