Euskaraldia ekimenaren laugarren edizio maiatzean izango

04.04.25
Euskara
Gizartea
Maiatzaren 15etik 25era bitartean euskara gehiago eta gehiagotan erabiltzeko konpromisoa

‘Elkar mugituz egingo dugu’ lelopean gauzatuko da aurten Euskaraldia ariketa sozialaren laugarren edizioa. Ekimen hau maiatzaren 15etik 25era bitartean garatuko da eta ariketaren funtsa ‘Belarriprest’ eta ‘Ahobizi’ rolak aukeraketuz gure eguneroko jardunean euskara gehiago eta gehiagotan erabiltzea izango da.

  • Ahobizi: rola hautatzen duen pertsonak lehen hitza euskaraz egingo eta momentu oro euskaraz jardungo du ulertzen duten guztiekin.
  • Belarriprest: rola hautatzen duenak ulertu egiten duela adieraziko eta berari euskaraz egiteko eskatuko du, nahiz eta berak hainbatean gaztelaniaz erantzun.

Rola aukeraketa https://euskaraldia.eus/ orriaren bitartez bete daiteke . Kanpainan entitate moduan ere parte hartzeko aukera zabalik dago.

Aurten, Euskaraldiak “Ermuan Bagara” ekimenarekin bat egingo du gure herrian, horregatik inoizko ediziorik jendetsuena izatea espero da eta helburu hori betetzeko ari da lanean Ermuko Euskaltzaleen sarea. Dagoeneko hainbat agerraldi publiko egin dira, Hamaikakoaren aurkezpena, Euskaraldiko furgoneta ibiltaria Ermura ekarriz edota Pirritx Porrotxen “Ostirala iritsi da!” ikuskizunaren ekitaldian kanpainaren berri zabalduz. Aste honetan bertan, Gorka Gonzalez artista ermuarrak murala pintatu du San Pelaioko errotondaren gunean.

Hemendik maiatzaren bitartean Euskaraldian bat egiteko aukerak anitz. Bat egin ezazu!

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte