Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

14.11.25
Hiritarren Segurtasuna
Gizartea
Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen

Ermuko Udaltzaingoak 48 urteko gizonezko bat identifikatu eta inputatu du, hilaren hasieran udalerriko aparkaleku batean aparkatuta zeuden ibilgailu batzuen pinturan objektu zorrotz batekin eragindako kalteen ustezko egile gisa.

Azaroaren 2an hainbat herritarrek salaketa jarri zuten asteburuan zehar San Antonioko aparkalekuan utzi zituzten autoen karrozerian kalteak –marra sakonak- aurkitu zituztelako. Duela gutxi herriko beste toki batzuetan antzerako beste gertaera batzuk ere erregistratu dira.

Udaltzaingoaren patruila bertaratu eta aparkatutako ibilgailuak ikuskatu zituen, zazpi auto gehiagok ere antzeko kalteak zituztela eta patroia edo ‘modus operandi'-a bat zetorrela egiaztatuz.

Ikerketari hasi eta agenteek udalerriko hainbat tokitan jarritako trafiko-kamerak aztertu zituzten. Urriaren 31tik azaroaren 1erako gaueko irudietan, pertsona bat ikus zitekeen kalteak eragiten giltza batekin ibilgailuen karrozeriak markatzen. Irudi horiek oinarri izan dira ustezko erantzulea identifikatzeko eta kalte delituagatik inputatzeko.

Udaltzaingoaren bozemaileak ez du baztertzen ibilgailu gehiago kaltetuta izatea, eta jabeei gomendatzen die salaketa jar dezatela kalteak jasaten dituzten bakoitzean.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik