Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan
Julene Bouzo Agirregomezkorta atletak (Bidezabal Durango Atletismo Klubeko kideak) 23 urtez azpiko altuera-jauziko Espainiako txapelketa irabazi zuen aurreko asteburuan, Sabadellen, Carme Valero pista estalian, jokatutako Short Track Txapelketa Nazionalaren 40. edizioan. Ermuarrak bere marka pertsonalik onena egin zuen igandean (1,76 metro), urrezko domina eta otsailaren 23an Madrilen jokatuko den Estatuko txapelketa absoluturako txartela lortu zituen.
Txapelketak Estatuko atletarik onenak eta Autonomia Erkidego ezberdinetatik etorritako kirolariak bildu zituen. Alturako jauzilarien artean Julene Bouzo izan zen euskal ordezkari bakarra. Ermukoa ez zen faboritoa, baina hurrengo jauzi bakoitza gainditzeak heldutasuna eta segurtasuna erakusteko aukera eman zion. Arazorik gabe egin zuen jauzi eta lehenengoan 1,59 metroko jarritako listoia; baita jarraiko 1,63 metrokoa, 1,66 metrokoa; 1,69 metrokoa; 1,72 metrokoa eta 1,74 metrokoak ere. Horrertara bi gazte baino ez ziren iritsi: Durangoko Bidezabal Atletismoko Julene Bouzo eta Castelloiko Hondartzak taldeko Laura Alegre Punzano. Ermukoak berriro lehen saiakeran gainditu zuen, eta gazteluarrak bi saiakera behar izan zituen gainditzeko. 1,76 metroko altuera Julene Bouzok bakarrik lortu zuen, emaitzak jasotzen dituen aktak erakusten duenez (emakumeen altuera-jauziaren proba 133. orrialdean).
Ermuko atletak urrezko domina jantzi zuen. Podiuma honela geratu zen: urrea Julene Bouzok; zilarra Laura Alegrek eta brontzea CA Saifor-Teikako taldeko Ariana Gomezek.
Kataluniak, historian lehen aldiz, 23 urtez azpikoen mailako txapelketa bat hartu zuen. Bertan, atleta nazional onenek -11 egungo txapeldun izan ziren- kirol-espezialitateetako tituluak jokatu zituzten. Lehiaketa hiru saiotan jokatu zen: larunbat goizetan (10:00-13: 30), larunbat arratsaldeetan (17:00-21: 20) eta igande goizetan (10:00-13: 50). Argazkiak Sportmediako Daniel Meumannenek egindakoak dira RFEArentzat. Helburu komertzialik gabe erabiltzen ditugu, informatzeko besterik ez.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik