Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo
Zerbitzuen eta mantentze-lanen udal sailak jakinarazten du Seigarren Mendeurrena kalea Ongaraia auzoarekin eta Iparragirre kalea Santa Anarekin lotzen dituzten arrapala mekanikoen bi tarte –hirugarrena eta bigarren zatiak, hurrenez hurren – zerbitzutik kanpo daudela hilaren 24az geroztik, eskudelak eta mekanismoaren beste elementuren bat ordeztu behar direlako.
Aipatu udal saila zain dago mantentze-lanen enpresa esleipendunak, jada eskatu dituen beharrezko materialak, noiz jasoko eta horiek ordeztu eta matxurak konpontzeko duen egun edo epearen aurreikuspena ezagutzeko.
Alorrak eta udal honek egoera honek sortzen dituen eragozpenak barkatzeko eskatu dute eta era berean, bizilagunen eta erabiltzaileen ulermena eta pazientzia eskertu. Biak lanean jarraitzen dute irisgarritasun-gailu biak ahalik eta lasterren eta segurtasun-baldintza guztietan martxan jartzeko xedez.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik