'Topaldia' Ermuan egingo da aurtengoan
Euskaltzaleen Topaguneak urtero ‘Topaldia’ izenburuaz antolatu ohi duen jardunaldia Ermuan gauzatuko da aurten. Jardunaldi horren helburua Euskaltzaleen mugimenduarentzako interesekoak diren gaien inguruko hausnarketa egitea da. 2001. urtetik aurrera, Topaldia ezinbesteko hitzordu bihurtu da, mugimenduko kideen formaziorako, elkartrukerako eta hausnarketarako.
Aurtengoa, esan bezala, otsailaren 1ean, osteguna, 09:00etatik 14:00etara, Ermuko Izarra Centre eraikinean izango da. Plazak mugatuak dira eta lekua erretserbatzeko aukera izango da. Ez utzi azken unera arte.
Zein gai landuko dira aurten? Eta zergatik?
Topaguneak zabaldu duen mezuak adierazten duenez “Aurtengo jardunaldirako bi gai aukeratu dira: aktibismoak eta komunitateak. Gaur egungo gizartearen ezaugarriak kontuan hartuta, euskalgintzan jarduteko egin behar dituen proposamenak askotarikoak izan beharko luketela aurreikusten dugu, eta askotarikoak izan beharko lukete ere, etorkizunean eraikiko ditugun komunitateak eta harremanak”.
Topaldia jardunaldian aurreikusitako egitaraua eta denbora banaketa ondorengoa da:
- 09:00etan: Harrera.
- 09:30etatik-09:40etara: Sarrera.
- 09:40etatik-09:55etara: Kokapena: Aktibazioaz.
- 09:55etatik-10:25etara: Plataforma.
- 10:25etatik-10:55etara: Mahai-ingurua: Euskalgintzaz eta aktibismoez: etorkizuneko erronkak eta egitekoak.
- 10:55etatik-11:20etara: Hitzaldia: Komunitategintzaz.
- 11:20etatik-11:50etara: Mahai-ingurua: Komunitategintzaz: esperientziak eta irakaspenak.
- 11:50etik-12:30etara: Atsedena.
- 12:30etatik 13:30etara: Eta guk, zer dugu egiteko?
- 13:30etatik 14:00ra: Egunaren laburpena eta ondorioak.
- 14:00etan: Bukaera.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik