Udalbatza hileko Osoko bilkurara bilduko da bihar

28.04.25
Erakundea
Gobernu Organoak
Gizartea
Ohiko saioa izango eta 19:00etan hasiko da, gai-zerrendan dauden hamar puntu jorratzeko

Ermuko Udalbatza bihar, asteartea, hilak 29, bilduko da apirileko ohiko Osoko Bilkurarako. Saioa 19:00etan hasiko da Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan eta ordu erdi geroago bigarren deialdian.

Zinegotziek hamar puntuz osatutako gai-zerrendari helduko diote. Lehenik eta behin, aztertu beharreko gaietan interesik duten jakinarazi beharko dute. Ondoren, aurreko Osoko Bilkuraren akta bozkatuko dute, martxoaren 25ekoa. Hirugarrenean, hileko alkatetza-dekretuen berri emango da. Laugarren puntuan, Pedro Gallego zinegotziaren ordezkaritzak ezeztatzen dituen Dekretuaren berri zehatza emango da.

Bosgarren eta seigarren puntuak hirigintza-gaiak izango dira; lehenengoan, Okin Zuriko Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren behin-behineko onarpena. Bigarrenean, Idesako lursailaren HAPOren 3. aldaketa puntuala behin betiko onartzea.

Zazpigarrenean, kirol-instalazioen energia-kudeaketako eta mantentze-lanetako zerbitzua kontratatzeko espedientea onartzea. Zortzigarrena, EH Bilduk udal finantzaketari buruz aurkeztutako mozioa da.

Bederatzigarren puntua Pedro Gallegok Udaleko zinegotzi karguari egindako ukoa arrazoitzea izango da.

Bilkura hamargarren puntuarekin amaituko da, galde-eskeen atalarekin, halakorik balego.

Saioa streaming bidez emitituko da, webgune korporatiboaren eta YouTube kanalaren bidez, 19:00etatik aurrera

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik