Uretamendiko tunelak itxita 22:00etatik 06:00etara

04.08.25
Bizkaiko Foru Aldundiak Uretamendiko tunelen obren inguruan bidalitako abisua | Aviso sobre las obras en los túneles de Uretamendi emitido por la Diputación Foral de Bizkaia
Abisuak eta matxurak
Gizartea
Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko

Ermuko saihesbidea eta AP-8 autobidera sarrera lotzen dituzten Uretamendiko tunelak itxita egongo dira gaur, astelehena, abuztuak 4, bi noranzkoetan. Etena 22:00etan hasi eta astearte goizeko 06:00ak arte luzatuko da, eta tarte horretan mantentze lanak egingo ditu Bizkaiko Foru Aldundiak.

Egun eta ordutegi horretan Ermutik AP-8 autobideko sarrerara iritsi edo bertatik irten ahal izateko, Ermuko hegoaldeko saihesbidea erabili beharko da Ermua eta Eibar lotzen dituen biribilgunetik.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik