Zehazturik 2026ko ekitaldian gauzatuko diren herritarren proposamenak

03.07.25
Erakundea
Herritarren Parte-hartzea, Gardentasuna eta Kalitatea
Gizartea
Parte-hartze prozesuak erabaki du zertan erabiltzea 250.000 euro

2026ko aurrekontuarekin gauzatu beharreko ekimenak definitzeko partaidetza-prozesua amaitu da. Horretan 1.402 pertsonek parte hartu eta bozkatu dute, parte-hartzaileek definituriko lehentasunak prozesu ireki honen emaitza direlarik. Hauek dira adin-taldeen arabera babes handiena lortu duten ekimenak eta proposamenak:

  • 6 eta 13 urte bitarteko taldean 988 haurrek bozkatu dute, eta babes gehien lortu duen proposamena aire zabaleko zinemaren eskaintza uda osora zabaltzea eta bideo-jokoen nahiz robotikaren tailerrak antolatu daitezela izan da. Horretan 30.000 euro erabiliko dira 2026an.
  • 14-29 urteko taldean 298 pertsonek eman dute botoa. Proposamen bozkatuena, gazteak elkartzeko gune publikoak egokitzea izan da (chill-out guneak, parrillak, espazio estaliak, eta abar). Horretarako, 2026ko aurrekontuko 50.000 euro erabiliko dira.
  • 30 eta 64 urte bitartekoen artean 100 pertsonek eman dute botoa. Babes gehien jaso duen proposamena Errekaldeko igerileku naturala berreskuratzea izan da (aisialdirako eta jolaserako guneak, hiri-baratzeak, berdeguneak eta abar prestatzea). Hurrengo aurrekontuko 85.000 euro erabiliko dira zeregin horretarako.
  • 65 urte edo gehiagoko pertsonen taldean 20 pertsonek eman dute botoa. Aukeratu duten proposamena Valerioko terrazarako erabilera berriak zehaztea eta proiektua idaztea da. Horretarako, hurrengo aurrekontuko 85.000 euro erabiliko dira.

Udal honek eskerrak eman nahi dizkie prozesu honetan parte hartu duten guztiei Ermua parte-hartzaileagoa, bidezkoagoa eta iraunkorragoa eraikitzeko.

Laburpen-agiria, generoaren eta adinen araberako datu xehatuekin, lotuta uzten dizuegu, baita dokumentuen beheko atalean ere.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik