"Zure txakurra gustatzen zaigu, bere kaka ez!"
7 eta 8 urte bitarteko 13 haurrek osatzen duten Ermuko Haurren Kontseiluak kalera irtetea erabaki du, txakurren gorotzak jasotzearen garrantziaz ohartarazteko.
Ikasturte honetan kontseilari lanetan dabiltzan 13 haurrek txakurren gorozkiekin zikindu gabe espazio publikoez gozatzeko eskubidea defendatu nahi dute, eta, horretarako, kanpaina bat diseinatu dute "Zure txakurra gustatzen zaigu, bere kaka ez!" lelopean.
Aldarrikapen-ibilaldi honetan, haurrek beren pankarta eta petoak eramango dituzte, eurek diseinatutako mezuekin. Gainera, kartelak jarri dira herriko hainbat eraikin publiko eta pribatutan, baita ikastetxeetan ere, Haurren Kontseiluaren irteera iragartzeko.
Ibilaldia maiatzaren 7an izango da, 10:00etan, herriko erdiguneko kaleetan zehar, Orbe Kardinalaren plazatik abiatuta. Bertan parte hartuko duten haurrek Beatriz Gamiz alkatea eta Ermua Hiri Hezitzailea proiektuan lan egiten duten pertsonak izango dituzte lagun. Kontzientziazio-kanpainaren barne, gorozkiak biltzeko poltsa biodegradagarriak banatuko dizkiete txakurrekin doazen pertsonei.
Kanpaina hau ikasturtearen amaierarekin bat dator, eta egungo Haurren Kontseiluak landutako erronketako bati erantzuten dio. Gainera, bideo bat grabatuko da kanpainaren irismena zabaltzeko eta haren inpaktu eta zabalkunde handiagoa lortzeko.
Lotutako albisteak
5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da