42. euskal Jaia, apirileko lehen asteburuan

Euskal jaiaren kartela

Ermuak Euskal Jaiaren berrogeita bigarren edizioa ospatuko du asteburu honetan. Euskal Jaia herriko ‘Txindurri’ dantza eta txistu taldeak antolatzen du, gure udalaren diru-laguntzarekin, eta herriko ostalarie eta merkatarien laguntzarekin. Antolatzaileek ehunka dantzari eta txistulari herrira etorriko zaizkigula aurreikusi dute, gehienak inguruko bailaratakoak.