Abian da Ermuko eta Mallabiko ‘Berbalagun’ programaren edizio berria

Ekimenaren berri zabaltzeko  kartela

‘Berbalagun’ ekimenaren sustatzaile diren herriko euskaltegiak, Euskal Birusa elkarteak eta Ermuko Udalak ikasturte eta denboraldi berriko izen-emate epea datorren astelehenean hasiko dela iragarri dute. Izen-ematea urriaren 4tik 15era bitartekoa da eta ohiko lekuetan egin beharko.