Imagen
‘Arratsaldean Kontu Kontari’ euskarazko ipuin-kontatze saioei hasiera emango

Larunbatean -urriaren 23an-, “Arratsaldean kontu kontari”, ipuin kontatzea euskaraz denboraldiko lehen saioa izango da udal Liburutegiak antolatuta. Ipuin saioari jarritako izenburua "Flobin ipuinak elkarrekin" da; 5 eta 9 urte bitarteko umeentzat pentsatutako saioa. Ipuin kontalaria Xabier Flamarique izango da.